Formateatu memoria osagarria
1 Aukeratu
Menua
>
Aplikazioak
>
Bulegoa
>
Fitxat.
kude.
.
2 Hautatu memoria masiboa.
3 Hautatu
Aukerak
>
Format. memor. masiboa
. Ez
formateatu memoria osagarria ordenagailuaren
softwarearekin honen jarduera kalte dezake eta.
Memoria osagarria berriro formateatzerakoan, memorian
gordetako datu guztiak behin betiko ezabatzen dira.
Memoria osagarria formateatu aurretik, gorde nahi dituzun
datuen segurtasun kopiak egin. Nokia Ovi Suite erabil
dezakezu datuen segurtasun kopia ordenagailu bateragarri
batean egiteko. Eskubide digitalen kudeaketa (DRM)
teknologiek datuen kopiak berreskuratzea eragotz dezakete.
Zure edukien DRMaren erabilerari buruzko informazio
gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Formateatzeak ez du memoria osagarrian gordetako datu
konfidentzial guztiak behin betiko ezabatu direnik
bermatzen. Formateatze estandarrak formateatutako
eremua leku libre gisa markatzen ditu eta fitxategiak berriro
aurkitzeko helbideak ezabatzen ditu bakarrik.
Formateatutako edo gainidatzitako datuak oraindik
berreskura litezke berreskuratze tresna eta software
bereziarekin.