Birziklatu
Gailua bere bizitzaren bukaerara ailegatzen denean, material
guztiak material edo energia gisa errekupera daitezke.
Telefonoak eta osagarriak behar bezala bota edo
berrerabiliko direla ziurtatzeko, Nokia-k bere bazkideekin
elkarlanean dihardu We:recycle deritzon programan.Nokia
produktu zaharrak birziklatzeari buruzko informazioa
eskuratzeko eta biltzeko guneak non dauden jakiteko, joan
www.nokia.com/werecycle helbidera edo, gailu mugikorra
erabiliz, nokia.mobi/werecycle helbidera; bestela, deitu
Nokia-ren Harremanetarako Zentrora.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko
birziklatze-zentroan.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
127
Produktuan, baterian, dokumentazioan edo kaxan agertzen
den gurutze batez estalitako zaborrontziak produktu
elektrikoak edo elektronikoak, bateriak eta metagailuak
funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman
behar direla gogorarazten du. Eskakizun hori Europar
Batasunean bete behar da. Produktu horiek ezin dira sailkatu
gabeko udal-zabortegietan bota. Gailuaren
ingurumenarekiko eraginari buruzko informazio gehiago
eskuratzeko, joan www.nokia.com/ecodeclaration
helbidera.