Aplikazioak instalatzea
Instalazio-fitxategiak telefonora bidaltzeko modu
desberdinak daude: bidali ordenagailu bateragarri batetik,
deskargatu arakatzean, jaso multimedia mezu gisa, jaso
mezu elektroniko batean eranskin gisa, baita bestelako
konexio-metodoak erabilita ere, adibidez, Bluetooth bidez.
Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite
programarekin telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aplikazio-kudeatzaileko ikonoek ondorengoa adierazten
dute:
SIS edo SISX aplikazioa
Java aplikazioa
widgetak
aplikazioa memoria txartelean instalatu da
aplikazioa memoria osagarrian instalatu da
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta
softwareak soilik instalatu eta erabili. Symbian Signed edo
Java Verified™ aplikazioen proba gainditu dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
•
Aplikazio-mota, bertsio-zenbakia eta hornitzaile edo
egilea jakiteko, hautatu
Aukerak
>
Ikusi
xehetasunak
.
Aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren xehetasunak
ikusteko, hautatu
Xehetasunak:
>
Ziurtagiriak:
>
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
116
Ikusi xehetasunak
. Kontrolatu ziurtagiri digitalen
erabilera ziurtagiri-kudeatzailean.
•
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten
eguneratze- edo konponketa-fitxategi bat instalatzen
baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, jatorrizko
fitxategia edo ezabatutako software paketearen
segurtasun-kopia izan beharko duzu. Jatorrizko
aplikazioa berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa eta
instalatu berriro aplikazioa, jatorrizko instalazio-
-fitxategia edo segurtasun-kopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak
instalatzeko. Hau falta bada, baliteke gailuak
deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada
sargunerik zehaztu, bat aukeratzeko eskatuko zaizu.
Aplikazioak instalatzeko, egin honakoa:
1 Instalazio-fitxategi bat aurkitzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Aplikazio-kudtzl.
. Bestela, bilatu
instalazio-fitxategiak fitxategi-kudeatzailean edo
hautatu
Mezularitza
>
Sarr. erretilua
eta ireki
instalazio-fitxategia duen mezua.
2 Aplikazio-kudeatzailean, hautatu
Aukerak
>
Instalatu
.
Beste aplikazioetan, hautatu instalazio-fitxategia eta
abiarazi instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio-prozesuaren
berri emango dizu. Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez
duen aplikazio bat instalatzen baduzu, telefonoak ohar
bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla
badakizu.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, kokatu aplikazioa
menuan eta aukeratu ezazu. Aplikazioak ez badu karpeta
lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko Apl. instalatuak
karpetan instalatuta egongo da.
Instalatu edo ezabatu diren software-paketeak eta eragiketa
horien data ikusteko, hautatu
Aukerak
>
Ikusi
erregistroa
.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako
aplikazio bakarra onartzen du. Birusen aurkako aplikazio bat
baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren jarduna kaltetu
liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta
gero, instalazio-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren
memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria handia har
dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz.
Memoria nahikoa mantentzeko, erabili Nokia Ovi Suite
instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak PC bateragarri
batean egiteko, ondoren erabili fitxategi kudeatzailea
instalazio-fitxategiak telefonoko memoriatik
ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten eranskina bada,
ezabatu mezua postontziko Mezularitza postontzitik.