Eduki babestua
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukia,
adibidez, multimedia fitxategi batzuk, hala nola, irudiak,
musika edo bideoak, eduki hori erabiltzeko dituzun
eskubideak zehazten dituen lizentzia batekin dator.
Lizentzien xehetasunak eta egoera ikus ditzakezu eta
lizentziak berraktiba edo ken ditzakezu.
Kudeatu eskubide digitalen lizentziak
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Telef.
kudeaketa
>
Seg..-ezarpenak
>
Babestutako edukia
.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa
(Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, beraien jabetza intelektuala babesteko,
copyrights-ak barne. Gailu honek DRM software desberdinak
erabiltzen ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko.
Gailu honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0 eta OMA DRM 2.0
teknologiekin babestutako edukiak ikus daitezke. DRM
softwareen batek edukia babestea lortzen ez badu eta
edukiaren jabeek hala nahiko balute, DRM bidez babestutako
edukia ikusteko gaitasuna baliogabetu daiteke.
Baliogabetzeak DRM bidez babestutako eduki hori zure
gailuan berriztea debeka dezake. DRM sorftware hori
baliogabetzeak ez die eragiten bestelako DRM motekin
babestutako edukiei, ezta babesik gabekoei ere.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak,
berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure
eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu,
aktibazio-gakoen eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko
erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren
memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal
ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Lizentzia edo edukia galtzeak, zure telefonoan berriz eduki
bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke,
eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik
ikusi ahal izango da.