Ziurtagiriak kudeatu
Ziurtagiri digitalek zure edukia babesten dute isilpeko
informazioa transferitzerakoan. Ziurtagiriak lineako banku
edo bestelako gune batera konektatzean erabili behar
dituzu, edo isilpeko informazioa transferitzeko urruneko
zerbitzari batera konektatzen zarenean.
Era berean, ziurtagiriak birusen edo beste software gaiztoen
arriskua murriztu nahi duzunean, eta softwarea
deskargatzean eta instalatzean benetako softwarea dela
ziurtatu nahi duzunean erabil daitezke.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telef.
kudeaketa
>
Seg..-ezarpenak
>
Ziurtagirien kudeaketa
eta hautatu nahi duzun ziurtagiri mota.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna bermatzen;
softwarearen jatorria egiaztatzeko erabiltzen dira.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko
konexioa eta software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun
gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri
bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes
motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak,
egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun
gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri
onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria
izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta
ordua zuzenak direla.