Kokapen-informazioa
Ateratako materialaren xehetasunetan kokapen-
-informazioa gehi daiteke automatikoki. Adibidez, Argazkiak
aplikazioan irudiak atera zireneko kokapena ikus dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kamera
.
Kokapen-informazioa ateratako materialean gehitzea
Hautatu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Erakutsi GPS-
-informazioa
>
Aktibatu
. Kokapen-informazioa kamera
nagusiarekin ateratako argazkietan soilik dago eskuragarri.
Kokapen-informazioa irudi edo bideoklip batean erantsi ahal
izango duzu kokapen-koordenatuak sarearen eta GPSaren
bidez zehatz badaitezke. Kokapen-informazio erantsia duen
irudi edo bideoklip bat partekatuz gero, irudia edo
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
78
bideoklipa ikusten dutenentzat kokapen-informazioa
ikusgai egongo da. Geoetiketatzea desaktiba dezakezu
kameraren ezarpenetan.
Zenbait minutu igaro daitezke zure kokapen-koordenatuak
lortu arte. Kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta
eguraldiak GPS seinalearen eskuragarritasunean eta
kalitatean eragina izan dezakete. Kokapen-informazioa duen
fitxategi bat partekatzen baduzu, kokapen-informazioa ere
partekatuko duzu, eta zure kokapena fitxategia ikusten
duten hirugarrenentzat ikusgai egongo da. Gailuak sareko
zerbitzuak behar ditu kokapen-informazioa lortzeko.
Kokapen-informazioaren adierazleak:
— Kokapen-informazioa ez dago eskuragarri. GPSa
atzealdean aktibo gelditzen da minutu batzuetan zehar.
Satelite bidezko konexio bat ezartzen bada eta adierazlea
une horretan modura aldatzen bada, denbora horretan
ateratako argazkiei eta grabatutako bideoklipei GPSaren
kokapen-informazioan oinarritutako etiketak jarriko zaizkie.
— Kokapen-informazioa eskuragarri dago. Kokapen-
-informazioa fitxategiaren xehetasunetan gehitzen da.
Kokapen-informazioa duten fitxategiak ikurraz adierazten
dira Argazkiak aplikazioan.