
GPS konexioak sortzeko aholkuak
Egiaztatu satelitearen seinalearen egoera
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kokapena
eta
GPS
datuak
>
Aukerak
>
Satelitearen egoera
.
Gailuak sateliteak aurkitu baditu, satelite bakoitzeko barra
bat agertuko da satelite-informazioaren ikuspegian. Barra
zenbat eta luzeagoa izan, are eta indartsuagoa izango da
satelitearen seinalea. Gailuak zure kokalekua kalkulatzeko
datu adina jaso duenean satelite-seinaletik, barraren kolorea
aldatuko da.
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso beharko ditu
seinaleak zure gailuak, zure kokapena kalkulatu ahal izateko.
Behin hasierako kalkulua eginda, baliteke, zure kokapena
kalkulatzen jarraitzeko, hiru satelite soilik erabiltzea. Hala
ere, normalean, zenbat eta satelite gehiago aurkitu, orduan
eta zehaztasun hobea izango da.
Ezin bada satelite-seinalerik aurkitu, egizu honakoa:
•
Leku estali batetan bazaude, joan zeru irekira seinale
hobea jasotzeko.
•
Kanpoaldean bazaude, mugitu leku zabalago batetara.
•
Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen
indarrean eragin dezake.
•
Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak) dituzte eta
satelitearen seinalea blokea dezakete.
•
Ziurtatu antena ez duzula eskuarekin estaltzen.
GPS konexioa ezartzeak segundo edo minutu batzuk iraun
ditzake. GPS konexioa ibilgailu baten barruan ezartzeak
denbora gehiago iraun dezake.
GPS hartzailea gailuko bateriaren energiaz hornitzen da. GPS
erabiltzean bateria azkarrago agor daiteke.