Bluetooth konexioari buruz
Bluetooth konexioarekin, hari gabe konekta zaitezke beste
gailu bateragarriekin, hala nola gailu mugikorrak,
ordenagailuak, aurikularrak eta autoaren kitak.
Konexioa zure gailutik elementuak bidaltzeko, fitxategiak
ordenagailu bateragarri batetik transferitzeko eta
inprimagailu bateragarri batekin fitxategiak inprimatzeko
erabil dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Bluetootha
.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez,
konektatutako gailuek ez dute elkarri begira egon beharrik.
Halere, gehienez elkarrengandik 10 metrora (33 oin) egon
behar dute eta, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko
hormak edo tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +
EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: Markatze
sareen profila (DUN), Object Push profila (OPP), fitxategi
transferentzia profila (FTP), mugikorren profila (HFP),
entzungailuen profila (HSP), oinarrizko irudigintza profila
(BIP), urruneko SIM sargune profila (SimAP), gailu
identifikazio profila (DI), kontaktuetarako sargune profila
(PBAP), audio/bideo banaketa orokorraren profila (GAVDP),
urruneko kontroleko audio/bideo profila (AVRCP), audio
banaketa aurreratuaren profila (A2DP). . Bluetooth
teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia
konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar
dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu
horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako
gailuetarako konexioak soilik ezar daitezke.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar
gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.