Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen ditu (sare
zerbitzua), GSM sarean GPRS konexioa, esaterako. Gailua GSM
eta 3G sareetan erabiltzen denean, aldi berean datu-konexio
asko egon daitezke aktibatuta eta sarbide-puntuek datu-
-konexio bat parteka dezakete. 3G sarean, datu-konexioek
aktibatuta jarraitzen dute ahots-deietan zehar.
WLAN konexioa ere erabil daiteke. Aldi bakoitzean konexio
bakarra egon daiteke aktibo hari gabeko LAN sare batean,
baina interneteko sargune bera aplikazio bat baino gehiagok
erabil dezakete.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat behar da. Sargune
mota desberdinak zehatz daitezke, adibidez:
•
MMS sargunea multimedia mezuak bidali eta jasotzeko
•
Interneteko sargunea (IAP) mezu elektronikoak bidali
eta jasotzeko eta internetera konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu nahi duzun
zerbitzuarentzako zein sargune mota behar den. Datu-
-pakete konexio zerbitzuei buruzko eskuragarritasuna eta
harpidetzari buruz gehiago jakiteko jar zaitez harremanetan
zure zerbitzu hornitzailearekin.