Funtzionamendu motak
Bi modu eragile daude WLANen: azpiegitura eta ad hoc.
Azpiegitura modu eragileak bi komunikazio mota onartzen
ditu: haririk gabeko telefonoak bata bestearekin WLAN
sargune baten funtzioa betetzen duen gailu baten bidez
konektatuta daude, edo haririk gabeko gailuak LAN kabledun
batekin WLAN sargune baten bidez konektatuak daude.
Ad hoc modu eragilean, telefonoek batak besteari datuak
bidali eta jasotzeko aukera dago.