WLAN konexioak
Hari gabeko LAN (WLAN) konexio bat erabili ahal izateko
Interneteko WLAN sargune bat (IAP) sortu behar duzu. Erabili
sargunea Internetera konektatu behar diren
aplikazioentzako.
WLAN Interneteko sargunea erabiliz datuen konexio bat
sortzen duzunean, WLAN konexio bat ezartzen. WLAN
konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa amaitzen
duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu paketea
aktibatuta dagoenean. WLAN sargune batera soilik egon
zaitezke konektatua aldi berean, baina aplikazio askok
Interneteko sargune bera erabil dezakete.
Telefonoa deskonektatuta profilean badago WLAN ere erabil
dezakezu (eskuragarri badago). Gogoratu segurtasun
baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla hari gabeko
WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen multimedia
sargunearen kontrol (MAC) helbide bakarra egiaztatzeko,
ireki markagailua eta idatzi *#62209526#.