WLANari buruz
Hari gabeko tokiko sare (WLAN) bidezko konexioa
erabiltzeko, kokapenean sare bat erabilgarri egon behar du,
eta gailua WLAN horretara konektatu behar da. Zenbait WLAN
babestuta daude eta zerbitzu hornitzailearen sarbiderako
gakoa behar duzu konektatzeko.
Oharra: Frantzian WLANa eraikinen barruan soilik erabil
daiteke.
WLAN erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzioak
erabiltzen diren bitartean atzealdean funtzionatzen
dutenek, bateria gehiago behar dute, bateriaren bizitza
murriztuz.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren
segurtasuna hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti.
Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure datuetan
baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.