Interneteko WLAN sarbide-puntuak
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Helburuak
>
Sarbidea
eta jarraitu argibideak.
Hari gabeko LAN (WLAN) sarbide baten ezarpenak editatzeko,
sarbide-talde bat ireki eta hautatu ikurrarekin markatuta
dagoen sarbide bat.
Jarraitu zure WLAN zerbitzu-hornitzailearen argibideak.
Hautatu aukera hauetariko bat:
WLAN sarearen izena — Aukeratu
Sartu eskuz
edo
Bilatu
sareak
. Dagoen sare bat hautatzen baduzu, WLAN sare-
-modua eta WLAN segurtasun-modua bere sarbide-puntuko
gailuaren ezarpenek zehaztuko dituzte.
Sarearen egoera — Zehaztu sarearen izena bistaratu behar
den.
WLAN sare modua — Hautatu
Ad-hoc
ad hoc sare bat
sortzeko eta gailuei datuak zuzenean bidaltzea eta jasotzea
baimentzeko; ez da WLAN sarbide-puntuko gailurik behar. Ad
hoc sareetan, gailu guztiek WLAN sarearen izen bera erabili
behar dute.
WLAN segurtasun modua — Hautatu enkriptazio-mota:
WEP
,
802.1x
edo
WPA/WPA2
(802.1x eta WPA/WPA2 ez
daude eskuragarri ad hoc sareetan).
Sare irekia
aukeratuz
gero, ez da enkriptaziorik erabiliko. WEP, 802.1x eta WPA
funtzioak sare bateragarrietan soilik erabil daitezke.
Abiaorria — Sartu hasierako orriaren web-helbidea.
Sarbidea erabili — Ezarri telefonoa sarbide hau erabiliz
konexio bat automatikoki sor dezan, edo baieztatu ondoren.
Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.