Bateriaren iraupena luzatu
Telefonoko funtzio askok bateria gehiago behar dute eta
bateriaren bizitza murrizten dute. Bateria aurrezteko,
hurrengoa kontuan izan:
•
Bluetooth teknologia erabiltzen duten funtzioekin edo
beste funtzioak erabili bitartean hauek atzealdean
funtzionatzea onartzen duten funtzioekin, bateria
gehiago erabiltzen da. Desaktibatu Bluetooth teknologia
behar ez duzunean.
•
Haririk gabeko LAN (WLAN) Bluetooth teknologia
erabiltzen duten funtzioekin edo beste funtzioak erabili
bitartean hauek atzealdean funtzionatzea onartzen
duten funtzioekin, bateria gehiago erabiltzen da. Nokia
telefonoko WLANa desaktibatzen da konektatzen
saiatzen ari ez zarenean, sarbide batera konektaturik ez
bazaude edo eskuragarri dauden sareak bilatzen ari ez
zarenean. Bateria kontsumoa gehiago murrizteko,
eskuragarri dauden sareak atzealdean ez bilatzeko edo
gutxiagotan bilatzeko ezar dezakezu telefonoa.
•
Konexio ezarpenetan
Pakete-datuen konexioa
aukera
Eskuragarri denean
gisa ezartzen baduzu eta datu
pakete estaldurarik (GPRS) ez badago, telefonoa
etengabe saiatuko da datu pakete konexio bat ezartzen.
Telefonoaren funtzionamendu denbora areagotzeko,
Pakete-datuen konexioa
>
Behar denean
aukeratu.
•
Maps aplikazioak mapa berrien informazioa
deskargatzen du mapako zona berrietara mugitzen
zarenean, honek bateriaren kontsumoa areagotzen du.
Mapa berrien deskarga automatikoa galeraz dezakezu.
•
Zure eskualdean telefonoak jasotzen duen sarearen
seinalea asko aldatzen bada, telefonoak eskuragarri
dauden sareak bilatu behar ditu behin eta berriro.
Horrela, bateriaren kontsumoa areagotzen da.
Sare modua modu dualean ezarrita badago sare
ezarpenetan, telefonoak 3G sarea bilatuko du. Telefonoa
GSM sarea soilik erabiltzeko ezar dezakezu. GSM sarea
soilik erabiltzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Sarea
>
Sare modua
>
GSM
.
•
Pantailaren atzeko argiak bateria eskaera handitzen du.
Pantailaren ezarpenetan, argiaren denbora-muga alda
dezakezu, tarte honen ondoren pantaila itzal dadin.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Pantaila
>
Argiaren iraupena
. Argitasun baldintzak
egiaztatzen dituen eta pantailaren argitasuna egokitzen
duen argi-sentsorea doitzeko, pantailaren ezarpenetan,
hautatu
Argi-sentsorea
.
•
Aplikazioak atzealdean funtzionatzen uzteak bateria
eskaera handitzen du. Erabiltzen ari ez zaren aplikazioak
ixteko, erantzuten ez badute hautatu
Aukerak
>
Erakutsi aplik. irekiak
eta zoaz aplikaziora menu tekla
erabiliz. Eduki sakatuta menu tekla aplikazioa irekitzeko
eta hautatu
Aukerak
>
Irten
.