Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeei buruz
Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeekin, eginbide
berriak eta funtzio hobetuak lor ditzakezu gailuarentzat.
Softwarea eguneratzeak gailuaren funtzionamendua ere
hobe dezake.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
123
Gailuaren softwarea eguneratu aurretik, zure datu
pertsonalen babeskopia egitea gomendatzen da.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua
erabili, ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa bukatu eta
gailua berrabiarazi arte.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate
handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula
egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak eguneratu ondoren,
baliteke erabiltzailearen gidako argibideak eguneratuta ez
egotea.