Sarbide kodeak
PIN edo PIN2
kodeak
(4-8 digitu)
Honek SIM txartela baimenik gabeko
erabileratik babesten du, edo zenbait
eginbide atzitzeko eskatzen du.
Gailua ezar dezakezu PIN kodea eska dezan
pizten duzunean.
Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz,
edo kodeak ahaztu bazaizkizu, jarri
harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
Kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero,
kodea desblokeatu behar duzu PUK edo
PUK2 kodearekin.
PUK edo PUK2
kodeak
(8 digitu)
Blokeatutako PIN eta PIN2 kodeak aldatzeko
beharrezkoa da.
SIM txartelarekin jaso ez baduzu, jarri
zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
IMEI zenbakia
(15 digitu)
Zenbaki hau sarean dauden baliozko gailuak
identifikatzeko erabiltzen da. Lapurtutako
gailuak, adibidez, blokeatzeko ere erabil
daiteke.
IMEI zenbakia ikusteko, markatu *#06#.
Blokeo-kodea
(segurtasun-
-kodea)
Blokeo-kodeak gailua erabilera baimendu
gabearen kontra babesten lagunduko dizu.
Gailua konfigura dezakezu zerorrek
zehaztutako blokeo-kodea eska dezan.
(gutxienez 4
digitu edo
karaktere)
Gorde kodea ezkutuan, leku seguru batean
eta telefonotik urrun.
Kodea ahazten baduzu eta gailua
blokeatuta badago, gailuak laguntza
teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak
aplika daitezke, eta gailuko datu pertsonal
guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri Nokia
Care puntuarekin edo gailuaren
saltzailearekin harremanetan.