Bateria kargatzea
Bateria zertxobait kargatu da fabrikan, baina baliteke berriro
kargatu behar izatea gailua lehenengo aldiz piztu aurretik.
Gailuak karga baxua adierazten badu, egin hurrengoa:
1 Konektatu bateria hormako hartune batera.
2 Konektatu kargagailua telefonora. Micro-USB
konektorearen alboko karga adierazlearen argia piztuta
egongo da bateria kargatzen den bitartean.
3 Gailuak bateria guztiz kargatuta dagoela adieraztean,
deskonektatu kargagailua gailutik eta ondoren hormako
hartunetik.
Ez duzu bateria denbora zehatz batean zehar kargatu behar,
eta kargatzen den bitartean erabil dezakezu. Bateria guztiz
deskargatuta baldin badago, kargatzailearen ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
Aholkua: Deskonektatu kargagailua entxufetik erabiltzen ari
ez bada. Entxufera konektatutako kargagailu batek argi-
-indarra gastatzen du, telefonora konektatuta ez badago ere.
USB bidez kargatzea
USB bidez karga dezakezu horma entxufe bat eskuragarri ez
duzunean. USB bidez kargatzerakoan, telefonoa kargatu
bitartean ere datuak transferi ditzakezu.
1 Konektatu bateragarria den USB gailu bat zure telefonora
USB kable bateragarri batekin.
USB bidezko kargatzearen eraginkoratsuna oso
ezberdina izan daiteke. Hainbat kasutan, baliteke
kargatzea hasteak eta gailuak funtzionatzen hasteak
denbora luzea eramatea.
2 Gailua piztuta dagoenean, USB moduaren aukeren
artean hautaketa egin dezakezu gailuaren bistaratzean.
hala nola, bideo-deiak eta abiadura handiko datu-konexioa
aplikazioaren eragiketan zehar, telefonoa bero daiteke.
Gehienetan hau normala izaten da. Telefonoa ongi ez
dabilela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan
dagoen baimendutako zerbitzu gunera.