Edukia transferitu
Switch aplikazioa erabil dezakezu lehen zeneukan Nokia
telefonotik zure telefonora edukia kopiatzeko, adibidez:
telefono zenbakiak, helbideak, egutegiko elementuak eta
argazkiak.
Gailu igorlearen modeloak mugatzen du transferi daitekeen
eduki mota. Gailu horrek sinkronizazioa onartzen badu, gailu
batetik bestera datuak ere sinkroniza daitezke. Beste gailua
bateragarria ez bada, zureak jakinaraziko dizu.
Beste gailua SIM txartelik gabe ezin bada piztu, zure SIM
txartela sar dezakezu bertan. Zure telefonoa SIM txartelik
gabe pizten denean, deskonektatuta profila automatikoki
aktibatzen da.
Edukia lehenengo aldiz transferitu
1 Beste gailu batetik datuak lehenengo aldiz eskuratzeko,
zure telefonoan hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarritas.
>
Datu-transfer.
>
Datu-transfer.
.
2 Datuak transferitzeko erabili nahi duzun konexio mota
aukeratu. Bi gailuek aukeratutako konexio mota
onartzea beharrezkoa da.
3 Bluetootha konexio mota gisa aukeratzen baduzu,
konektatu bi gailuak. Zure telefonoak Bluetooth
konexioa duten gailuak bilatzea nahi baduzu, aukeratu
Jarraitu
. Edukia zein gailutik transferitu nahi duzun
aukeratu. Zure gailuan kode bat sartzea eskatzen zaizu.
Idatzi kode bat (1-16 digitu) eta aukeratu
Ados
. Idatzi
kode berbera beste gailuan eta aukeratu
Ados
. Gailuak
dagoeneko uztartuta daude.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
21
Baliteke aurreko Nokia telefonoek Switch aplikazioa ez
edukitzea. Kasu honetan, Switch aplikazioa beste gailura
mezu gisa bidaliko da. Aldaketa aplikazioa beste gailuan
instalatzeko, mezua ireki eta pantailako argibideak
jarraitu.
4 Zure telefonoan aukeratu beste gailutik transferitu nahi
duzun edukia.
Transferentzia hasi denean, hau ezezta daiteke eta
geroago jarraitu.
Edukia beste gailuaren memoriatik gailu honetan dagokion
tokira aldatuko da. Transferentzia denbora transferitu
beharreko datu kopuruaren araberakoa da.