SIM txartela eta bateria sartzea
Garrantzitsua: Ez erabili mini-UICC SIM txartel bat, micro-
-SIM txartela ere deitzen dena, micro-SIM txartel bat
moldagailu batekin edo SIM txartel bat mini-UICC disjuntore
batekin (ikusi irudia) gailu honetan. Mikro SIM txartelak SIM
txartel orokorrak baino txikiagoak dira. Gailu honek ez ditu
onartzen mikro SIM txartelak eta SIM txartel bateraezinen
erabilera txartela edo gailua kaltetu dezake baita txartelean
gordetako informazioa hondatu ere.
Jarraitu argibideak atzeko estalkia ez hondatzeko.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa
itzali eta kargagailua deskonektatu.
1 Kendu atzeko estalkia telefonoaren beheko aldetik
altxatuta.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
10
2 Bateria barruan badago, altxa bateria kentzeko.
3 Atera SIM txartelaren euskarria eta sartu SIM txartela.
Egiaztatu txartelaren kontaktua behera begira dagoela
eta txartelaren koskadun izkina zirrikituaren koskadun
izkinarekin bat egiten duela. Sartu SIM txartelaren
euskarria bere tokian.
4 Lerrokatu bateriaren kontaktuak bateriaren euskarrian
dauden konektoreekin eta sartu bateria.
5 Atzeko estalkia jartzeko, kokatu goiko mihiak haien
zuloetan eta estutu estalkia bere lekuan sartzen den arte.