Teklatua
Telefonoak teklatu osoa du. Teklatua irekitzeko, bultza
ukimen-pantaila gora. Aplikazio guztietan, pantaila
automatikoki biratzen da modu bertikaletik horizontalera
teklatua irekitzen duzunean.
1 Ikur-tekla. Teklatuan agertzen ez diren karaktere
bereziak sartzeko, sakatu behin ikurren tekla eta hautatu
nahi duzun karakterea taulatik.
2 Funtzio-tekla. Teklen goialdean agertzen diren
karaktere bereziak sartzeko, sakatu funtzio-tekla eta
sakatu dagokion alfabeto tekla edo luze sakatu alfabeto
tekla soilik. Hainbat karaktere berezi bata bestearen
atzean sartzeko, sakatu bitan funtzio tekla azkar eta gero
sakatu nahi dituzun alfabeto teklak. Modu normalera
itzultzeko, sakatu funtzio tekla behin.
3 Maius tekla. Maiuskula eta minuskula moduen artean
aldatzeko, sakatu bitan maius tekla. Maiuskulan dagoen
letra bakar bat minuskula moduan sartzeko, edo
minuskulan dagoen letra bakar bat maiuskula moduan
sartzeko, sakatu maius tekla eta gero nahi den alfabeto
tekla.
4 Zuriune-tekla
5 Gezi-teklak. Gora, behera, ezkerrera edo eskuinera
mugitzeko, erabili gezi-teklak.
6 Sartu tekla
7 Atzera-tekla. Karaktere bat ezabatzeko, sakatu atzera-
-tekla. Hainbat karaktere ezabatzeko, eduki sakatuta
atzera-tekla.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
18
Teklatuan agertzen ez diren hizkiak txertatu
Hizkien bariazioak sar daitezke, adibidez, azentudun hizkiak.
á idazteko, eduki sakatuta ikurren tekla eta aldi berean
sakatu A tekla behin eta berriro, nahi duzun karakterea
agertu arte. Idazteko hautaturiko hizkuntza nolakoa, hizkien
hurrenkera eta erabilgarritasuna halakoa.