Mapak aplikazioaren ikuspegi orokorra
Hautatu
Menua
>
Mapak
.
Ongi etorri Mapak aplikaziora.
Mapak aplikazioak inguruan zer dagoen erakusten dizu,
ibilbideak antolatzen laguntzen dizu eta joan nahi duzun
tokira gidatzen zaitu.
•
Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
•
Bilatu joan nahi duzun tokirainoko urratsez urratseko
jarraibideak.
•
Gogoko tokiak eta ibilbideak sinkronizatu zure
telefonoaren eta Ovi Mapak interneteko zerbitzuaren
artean.
•
Begiratu eguraldiaren iragarpenak eta tokiko informazio
gehiago, erabilgarri badago.
Zerbitzu batzuk agian ez dira erabilgarri egongo herrialde
guztietan eta agian hizkuntza jakin batzuetan bakarrik
eskainiko dira. Zerbitzuak sarearen araberakoak izan
daitezke. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri zerbitzu-
-hornitzailearekin harremanetan.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu
gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono honetan
ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko
informazioa eta bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik
ez duten hirugarrenek sortu dituzte. Baliteke informazioa
guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren
araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta
erlazionatutako zerbitzuez soilik fida.