Posizionamendu metodoei buruz
Mapak aplikazioak zure kokapena bistaratzen du mapan GPS,
A-GPS, WLAN, edo ID mugikor kokapen-metodoetan
oinarrituta.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
69
Global Positioning System (GPS) metodoa kokapena
kalkulatzeko sateliteetan oinarritzen den sistema da.
Lagundutako GPS (A-GPS) metodoa sarean oinarritutako
sistema da eta GPS datuak bidaltzen dizkizu kokapenaren
abiadura eta zehaztasuna hobetzeko.
Hari gabeko sare lokalen (WLAN) bidez kalkulatutako
metodoak kokapenaren zehaztasuna hobetzen du GPS
seinaleak erabilgarri ez daudenean, eraikinen barruan edo
eraikin garaien artean zaudenean bereziki.
ID mugikorrean oinarritutako kokapenean, zure gailu
mugikorrera konektatutako antena-dorrea erabiltzen da
zure kokapena zehazteko.
Posizionamendu metodo erabilgarriaren arabera,
posizionamenduaren zehaztasuna metro batzuetatik
hainbat kilometrora alda daiteke.
Mapak lehenengoz erabiltzerakoan, mapen informazioa
deskargatzeko erabili beharreko Interneteko sarbide-puntua
zehazteko eskatuko zaizu; bestela, A-GPS sistema erabili nahi
duzula edo WLAN batera konektatu nahi duzula zehatz
dezakezu.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu
Batuetako gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik sistema
honen zehaztasunaren eta mantentze lanen erantzule
bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten
dituen doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari
buruzko datuen zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio
Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen
menpe dago. Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,
oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen
erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan dezakete.
Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen
barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait
materialekin, hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta
GPS hargailuak eta irrati zelularren sareek adierazten
dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats
batzuk izan ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke zenbait
herrialdetan. Frantzian, adibidez, WLAN sareak tokien
barruan baino ezin dira erabili. Informazio gehiagorako, jarri
harremanetan tokiko agintariekin.