Mezularitzaren ikuspegi nagusia
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
.
Mezularitza sareko zerbitzu bat da.
Mezu berriak sortzea
Hautatu
Mezu berria
.
Aholkua: Maiz bidaltzen dituzun mezuak berridaztea
eragozteko, erabili Nire karpetak ataleko Txantiloiak
karpetan gordetako mezuak. Zure txantiloi pertsonalizatuak
ere sor eta gorde ditzakezu.
Mezularitzan honako karpetak aurki daitezke:
Sarr. erretilua — Jasotako mezuak, mezu elektronikoak
eta informazio-zerbitzuko mezuak izan ezik.
Nire karpetak — Antolatu mezuak karpetetan.
Zirriborroak — Bidali ez diren mezuen zirriborroak.
Bidalitakoak — Bidalitako azken mezuak, Bluetooth
konektagarritasuna bidalitakoak izan ezik. Karpeta honetan
gorde daitekeen mezu kopurua zehatz dezakezu.
Irte. erretilua — Bidaltzeko zain dauden mezuak
Irteerako erretiluan gordetzen dira aldi baterako, adibidez,
gailuak sare-estaldurarik ez duenean.
Hartu-agiriak — Eskatu sareari bidalitako testu-mezuen
eta multimedia mezuen hartu-agiriak bidaltzea (sareko
zerbitzua).