Direktorioak
Direktorioek podcast berriak aurkitzen laguntzen dizute,
gero haietara harpidetu ahal izateko.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Podcasting
.
Direktorio bat irekitzea
Hautatu
Direktorioak
eta nahi duzun direktorioa.
Direktorioa ez badago eguneratuta, hautatu eta eguneraketa
prozesua hasiko da. Eguneraketa bukatzen denean, hautatu
direktorioa berriro irekitzeko.
Direktorioek ospearen arabera zerrendatutako edo
karpetetan gaika ordenatutako podcastak izan ditzakete.
Gai bateko karpeta irekitzea
Hautatu karpeta. Podcasten zerrenda bat agertzen da.
Podcast batera harpidetzea
Joan izenburura eta hautatu
Aukerak
>
Harpidetu
.
Podcast batera harpidetu ondoren, podcast menuan
podcastak deskargatu, kudeatu eta erreproduzitu ahal
izango dituzu.
Karpetak, web estekak edo web direktorioak editatzea
Hautatu
Aukerak
>
Editatu
.
Direktorio karpeta bat bidaltzea
1 Joan zerrendako direktorio batera.
2 Hautatu
Aukerak
>
Bidali
.
3 Hautatu bidaltze-metodoa.
Inportatu zure gailuan biltegiratutako OPML fitxategia
1 Hautatu
Aukerak
>
Inpor. OPML fitxat.
.
2 Hautatu fitxategiaren kokapena eta inportatu.
Web direktorio edo karpeta berriak gehitzea
1 Direktorioen ikuspegian, hautatu
Aukerak
>
Berria
>
Web direktorioa
edo
Karpeta
.
2 Sartu eskemen prozesatzaileak markatzeko lengoaiaren
(OPML) fitxategiaren izenburua eta web helbidea.