Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili beharreko
bateria BL-4D da. Baliteke Nokia-k bateria modelo gehiago eskuragarri izatea telefono
honentzat.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-10 . Nokia
kargagailuaren modelo zenbaki zehatza ezberdina izan daiteke entxufe motaren
arabera. Entxufe ezberdinak E, X, AR, U, A, C, K edo B bidez identifikatzen dira. Gainera,
IEC/EN 62684 araua betetzen dituzten hirugarrenen kargagailuak gailu honekin
bateragarriak izan liteke Micro-USB datu-portura konektatuta badaude.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da.
Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu
egin beharra dago. Erabili soilik Nokiak onartutako bateriak eta kargatu bateria Nokiak
zure telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuekin soilik.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada,
beharbada kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko
da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,
kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk
igaro litezke.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua
deskonektatu.
Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta
telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz kargatutako bateriarik kargagailura
konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz
kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.
Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria 15º eta 25º artean gordetzen
saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten
dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez
funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.
Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen
batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal positibo (+) eta
negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda metalikoen antza dute
baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.
Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua
hondatu egin litezke.
Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian,
tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako
hondakinekin batera.
Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa
edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero, saihestu bateriaren likidoa azala edo begiak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
128
ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster edo zoaz
medikuarengana.
Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era berean,
ez ezazu bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti. Bateriak lehertu egin
daitezke hondatuta badaude.
Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Bateriaren
erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa
edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela irudituko
balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili
hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun
mantendu.