Larrialdi-deiak egin
1
Ziurtatu gailua piztuta dagoela.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
130
2
Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Beharbada, hurrengo
urrats hauek ere jarraitu beharko dituzu:
•
Sartu SIM txartela.
•
Desaktibatu gailuan aktibatu dituzun dei-murrizketak, hala nola, deiak
blokeatzea, markatze finkoa edo erabiltzaile-talde itxia.
•
Ziurtatu zure gailua ez dagoela lineaz kanpoko edo hegaldi profilean.
•
Gailuaren pantaila eta teklak blokeatuta egonez gero, desblokea itzazu.
3
Sakatu bukatzeko tekla behin eta berriro hasierako pantaila agertu arte.
4
Markagailua irekitzeko, hautatu markagailuaren ikonoa.
5
Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi deien zenbakiak tokiaren
arabera alda daitezke.
6
Sakatu deitzeko tekla.
7
Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta zehatzen. Ez amaitu deia hori
egiteko baimenik ez den bitartean.
Garrantzitsua: Zure gailuak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare
mugikor nahiz Internet bidezko deiak. Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko
mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu. Ez da uneoro
konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon haririk gabeko telefono baten
menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.