Telefonoa zaintzea
Erabili kontuz zure telefonoa, bateria, kargagailua eta osagarriak. Hurrengo proposamen
hauek garantiaren estaldura babesten laguntzen dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek
edo egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan
ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria eta utz iezaiozu lehortzen.
•
Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan.
•
Ez zaitez telefonoa erabiltzailearen gida honetan azaltzen ez den modu batean
zabaltzen saiatu.
•
Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta irrati-tresnen araudiak urra
ditzakete.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa.
•
Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren azala garbitzeko.
•
Itzali telefonoa noizean behin eta kendu bateria etekinik onena lortzeko.
•
Mantendu telefonoa iman eta eremu magnetikoengandik urrun.
•
Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde gutxienez bi leku desberdinetan,
hala nola, telefonoan, memoria-txartelean edo ordenagailuan, edo idatzi
informazio garrantzitsua.
Eragiketa luzeetan telefonoa bero daiteke. Gehienetan hau normala izaten da. Telefonoa
ongi ez dabilela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan dagoen baimendutako
zerbitzu gunera.