Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak
eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne. Copyright
babesak irudiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu edo bidaltzea galaraz
diezazuke.
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien
jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu
DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10 eta OMA DRM
2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik babesten
ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM software
honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRMrekin
babestutako eduki hori zure telefonoan berritzea saihets dezake ere. DRM software hori
baliogabetzeak ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo
babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat
dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentziaren eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin
batera berrezarri behar da telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez
babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentzia berrezartzea beharrezkoa
izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, lizentzia eta edukia
galduko dira telefonoaren memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal ditzakezu
zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentzia edo edukia galtzeak, zure
telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
129
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori
telefonoan sartzen bada soilik ikusi ahal izango da.