
Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile
baten harpidedun izatea beharrezkoa da. Zenbait aukera ez
daude erabilgarri sare guztietan, zenbait funtziok zerbitzu-
-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska dezakete.
Sareko zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen
dira. Jo zerbitzu-hornitzailera zure hornitzailearen sareko eta
roaming sareetako datu-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure
zerbitzu-hornitzaileak zer kostu aplikatuko den azal dezake.
Zenbait sarek sareko laguntza behar duten funtzioak
erabiltzeko moduan eragiten duten murrizketak izan
ditzakete, TCP/IP protokoloetan funtzionatzen duten eta
hizkuntzaren araberako karaktereak dituzten WAP 2.0
protokoloak (HTTP eta SSL) bezalako teknologia zehatzak
esaterako.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera
ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko.
Telefonoak menuaren izenak, menuaren ordena eta ikonoak
bezalako elementuak pertsonaliza daitezke.
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
7