Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa
(E)GSM 850, 900, 1800, 1900 eta UMTS 900, 1900, 2100 MHz
sareak sareetan erabiltzeko homologatuta dago. Sareei
buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure
zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari onartzen ditu eta,
ordenagailuak bezala, telefonoa birusen eta bestelako eduki
kaltegarrien eraginpean egon daiteke. Mezu, konektibitate
eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan.
Instalatu eta erabili soilik babes egokia eskaintzen duten
iturri fidagarrietako zerbitzu eta softwareak, hala nola,
Symbian Signed ziurtagiria duten aplikazioak edo Java
Verified™ azterketa gainditu dutenak. Zure telefonoan eta
hari konektatutako edozein ordenagailutan birus kontrako
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
6
edo bestelako segurtasun softwarea instalatzea
gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko
hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea; beraz,
hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan dezakezu.
Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia
konpainiak ez du hauen inolako erantzukizunik bere gain
hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan hartu
segurtasuna eta edukiak.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak
piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko
gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta
errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun
eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako
edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea
galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren
segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren
erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko
informazio garrantzitsu gehiago izateko.