Deskonektatuta profila
Lineaz kanpoko profilarekin, telefonoa erabil dezakezu
haririk gabeko sare zelularrera konektatu gabe. Lineaz kanpo
profila aktibatuta dagoenean, telefonoa SIM txartelik gabe
erabil daiteke.
Aktibatu lineaz kanpoko profila
Sakatu labur pizteko tekla eta aukeratu
Lineaz kanpo
.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen duzunean, sare
zelularreko konexioa ixten da. Telefonotik eta telefonorako
sare zelularreko Irrati frekuentzia seinale guztiak mozten
dira. Sare zelularra erabiliz mezuak bidaltzen saiatzen bazara
irteera erretiluan jartzen dira geroago bidaltzeko.
Garrantzitsua: Lineaz kanpoko profilean ezin da deirik
egin edo jaso, ezta haririk gabeko sare estaldura eskatzen
duten beste funtzio batzuk erabili ere. Hala ere, zure
telefonoan ezarritako larrialdi zenbaki ofizialera dei liteke
ere. Deiak egin ahal izateko, lehenik eta behin profilak aldatu
eta, gero, telefonoaren funtzionalitatea aktibatu behar da.
Gailua blokeatua izan bada, sar ezazu blokeatzeko kodea.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen duzunean, haririk gabeko
LAN (WLAN) konexio bat erabil dezakezu, besteren artean,
posta elektronikoa edo Interneta arakatzeko. Bluetooth
konexioa ere erabil daiteke deskonektatuta profila
aktibatuta dagoenean. WLAN edo Bluetooth konexioak
ezartzerakoan eta erabiltzerakoan bete segurtasun-
-eskakizun aplikagarri guztiak.