
Ovi dendari buruz
Ovi Dendan, mugikorrerako jokoak, aplikazioak,
bideoak, argazkiak, gaiak eta dei-tonuak deskarga ditzakezu
gailura. Elementuetariko zenbait doakoak dira; beste batzuk,
ordea, erosi egin behar dira kreditu-txartelaren edo telefono-
-fakturaren bidez ordainduta. Ordainketa-metodoen
erabilgarritasuna bizi zaren herrialdearen edo sareko
zerbitzu-hornitzailearen araberakoa da. Ovi Dendak gailu
mugikorrarekin bateragarria den eta zure zaletasunekin eta
kokapenarekin bat datorren edukia eskaintzen dizu.